Edukinetara joan

Txingudi Vida

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menu nagusia

Burkina Faso herriari buruzko zenbait datu

Irudi osagarria
Burkina Faso herriari buruzko zenbait datu

Munduko herri txiroenetako bat da

  • Egungo biztanleria 15.000.000 ingurukoa da.
  • Bere azala:274.200km2.
  • Bizitza itxaropena 48 urtekoa da.
  • Analfabetismoa: %80 gizonezkoetan eta %90a emakumezkoetan.
     

Bere ekonomia nekazaritzan oinarritzen da. Basartoa, artatxiki, artoa, arroza, txufak, sesamo eta algodoia produzitzen dute; algodoiak lagun lezake herria pixka bat  aberasten baina bere esportazioa oso mugatua dago, ezin baitute lehiatu Estatu Batuek eta Europak ezarritako prezioekin.

Biztanleen gehienak ez du lan finkorik eta frutak, barazkiak, egurra… saltzen saiatzen dira edozein lekutan, azoka txikitan, bideetan… Bestetik, besteen produktuak saltzen egiten dute lan eta soldata, saldutakoaren gaineko komisio txiki bat izaten da; askotan ezin dute dirurik eraman etxera ez baitute ezer saldu.

Lan finkoa duten bakar batzuk, funtzionarioak eta halakoak, bakarrik dute segurtasun soziala. Gehienek  ordaindu behar dituzte kontsulta medikuak eta sendagaiak. Haurren heriotza-tasa oso handia da; izan ere, denbora asko pasatzen dute haurrak medikura eraman gabe –garestia egitea baitzaie zerbitzua -  eta askotan eraman dituztenean oso berandu da. Oso ohikoak dira meningitis, errubeola , paludismo eta abarreko epidemiak.

Derrigorrezkoa da haurrak eskolatzea baina asko gelditzen dira eskolara joan gabe edota ikasturtea bukatzen ez dutenak, eskolatuta gero.  Zergatiak asko eta anitzak dira: ikastetxeetatik urrun bizitzea, haurrak eskola eramateko edota eskola materiala erosteko baliabideen eza eta abar.

Nabarmentzekoa da  Hezkuntza, Osasun eta Sozial alorretan elizak eta gure misiolariek zehazki duten herriaren afektua  eta ohore soziala; izan ere, beren burua integratzen jakin dute  hizkuntza, ohiturak eta  izaera eta ikuskera hain ezberdinak dituzten herrietan. Saiatu dira haien hizkuntza, ohiturak eta abar ulertzen eta ikasten eta, horrela, pertsona haien zerbitzuan bizikide gerta daitezke, hezkuntzaren, formazioaren eta abarren  bidez giza bizimodua hobetzen lagunduz.