Edukinetara joan

Txingudi Vida

#[eBDLocale.literal(navegacio)]

Menu nagusia

Proiektuak

Neskatxo

· PUTZUAK BERE UR-ANDELAREKIN eraiki ditugu, ondoren aipatzen diren leku hauetan:

a. Burkina Fasoko Ouagadougou hiriburuko Cissin auzoko Deikunde Andre Mariaren Ikastetxean. Gainera, Gizaldeko Laguntzarako edukiontzi edo kontenedore baten bidalketa. Azken honetan ONG batzuk kolaboratu zuten, fabrikatzaile baten, merkatari batzuen eta pertsona ugarien laguntzarekin. Bere edukia batez ere elikagaiak, jaioberrientzat eta haurrentzat esnea, sendagaiak, eskola materiala eta abar

b. Maliko Sam hiriko Lizeoan; elektrizitate hartunea egiteko ere lagundu genion ikastetxe honi.

c. Eta Ouagadougouko Kamboinsé auzuneko umezurtz-etxean.

· Aipatutako ikastetxeei beste laguntza batzuk: INFORMATIKA GELAK ETA ZABUAK.

· Houndé-n LAN ETA ALFABETIZAZIO TAILERRAK inauguratu genituen urtarrilaren 18an, 4 borondatezko lankideen laguntzarekin. Bigarren aldia da bolondres batzuk joaten garela Burkina Fasora eta Malira. Helburua zera da, laguntzen ditugun lekuak eta pertsonak hobeto ezagutzea eta osatutako eta osatzen ari garen proiektuen jarraipena egin ahal izateko.

· Houndén ere, “Haurtzaro Sainduaren Serorekin” kolaboratzen ari gara , batez ere JAIOBERRI ETA HAURREI “LARRIALDI TRATAMENDU MEDIKUAK” eman ahal izateko.

· Jasoak ditugu eta babesten NESKA BATZUK ETA MUTIKO BAT.

· Bobo Dioulassoko DEN KANU umezurtz-etxea mantentzeko laguntza iraunkorra ematen dugu.

ambulantzia

· Ouagadougoun (Burkina Fasoko hiriburuan) landa-elikagai zentroa neska-mutil minusbaliatu fisikoentzat.

· Ouagadougoun, Cissin auzuneko ikastetxean itxitura eta kirol-zelai bat.

· 2009ko martxoaren lehen egunetan bigarren edukiontzi bat atera genuen Bilboko portutik gizaldeko laguntza bidaliz Burkina Fasora. Nabarmentzekoa da LARRIALDIAK EMANDAKO BI ANBULATZIEN bidalketa eta, gainera, sendagaiak, bizikletak, eskola materiala, jaioberri eta haurren arropak, sukalde bateriak, baloiak, gozokiak eta abar. DECOEXSA GARRAIOAK eskaini zigun bi edukiontzi horien bidaltzea.

· Houndén, etxe bat neska-mutil umezurtz eta abandonatuak jasotzeko.

· Jose Mari Sarasola misiolaria arduratzen den Ouagadougouko komunitatearen zerbitzuak – tailerrak, liburutegia, lan eta bilera gelak - eta Joan XXIII izeneko parrokiarako EKIPO ELEKTROGENO BATEN eskaria egina dugu dagoeneko Hondarribia eta Oiartzungo udalei, biei proiektu bera osatzeko laguntza.